30+10 mintegiaren 9. edizioa urriaren 2an izango da

2014/07/30 09:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMHn urtero antolatzen den jardunaldiak bi atal nagusi izango ditu; lanbide heziketako enpresa-praktiketan euskararen erabilera batettik eta bestetik azken urtean enpresek landu dituzten berritasun eta praktika onak.

Bederatzi urtez jarraian antolatuko dugu Elgoibarko IMHn 30+10 mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan mintegia. Bi bloketan banatu dugu:

Lehenengo partea Lanbide heziketako ikasleen enpresetan Lantokiko Prestakuntza egiten dutenean euskararen erabilera aztertu eta proposamenak lantzeko izango da. Gehitu II proiektuaren bidez egindako ikerketaren emaitza aurkeztuko dugu eta eragileek emango dituzten iritzien errondaren ondoren, taldeka bilduko gara datuak eskuan ditugula proposamenak lantzeko eta elkarrekin komunean jartzeko. Gehitu II proiektua IMHk Ahize-AEKk, Lanekik eta Ikaslan, Hetel, Aice-Izea, Ikastolen Elkarteak landu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntzarekin. Bigarren fase honetan Gipuzkoako lanbide heziketako 40 ikastetxeetako 1.400 ikasleen galdetegi jaso ditugu.

Bigarren partea hizkuntza-kudeaketaren inguruan enpresek landu dituzten praktika onak eta baita produktu-zerbitzu berriak azaltzeko unea izango da. Horretarako Ahize AEK, Artez, Elhuyar, Emun ahokularitzen eskutik enpresetan landu dituzten esperientziak aukeztuko dizkigute. Iberba aholkularitzak Itzulges aurkeztuko digu, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteak Lansarean plataforma eta Langune Hizkuntza Industriaren Clusterrak Txingudin landu duten eleaniztasunaren proiektua. Ingudearen ekintzak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Guztia zehaztasun handiagoarekin azalduko dizuegu irailaren lehen astean. Beraz, momentuz, gorde ezazu zure agendan urriaren 2ko goiza, ekarpen ugari jasotzeko aukera izango duzu eta. Izena eman nahi baduzu sartu hemen...

Bitartean ondo pasa uda partea!

 

30+10 Mintegia IMHk antolatzen du Ahize-AEKrekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, hainbat elkarte eta euskalgintzako eragileen parte hartzearekin.