Mantentze-lan Elektromekanikoa
Erdi mailako Heziketa Zikloa
Profil profesionala
Ikasketa hauekin makineria eta ekipo industriala muntatzen eta mantentzen ikasiko duzu alor mekaniko, elektriko nahiz hidro-neumatikotik. Horrez gain, prozesuaren kalitatea egiaztatzeko beharrezkoak diren sistemak eta tresnak ere ezagutuko dituzu. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrez guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkuzu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, Goi Mailako heziketa ziklorako bidea emago dizu.
Ikasketa plana
(D hizkuntza eredua)
1. Maila: | Orduak |
---|---|
Fabrikazio teknikak | 231 |
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak | 264 |
Automatismo neumatiko eta hidraulikoak | 231 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
Ingeles Profesionala | 60 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
2. Maila: | Orduak |
Lotura eta muntaia teknikak | 105 |
Muntaia eta mantentze-lan mekanikoa | 189 |
Linea automatizatuen muntaia eta mantentze lanak | 168 |
Muntaia eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak | 231 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 |
Hautazko moduluak | 84 |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronka desberdinetan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.
Irteera profesionalak
- Muntatzaile elektrikoa
- Muntatzaile edota doitzaile mekanikoa
Ikasten jarraitzeko aukerak
- Goi mailako Mekatronika industriala
- Goi mailako Fabrikazio mekanikoko Diseinua
- Goi mailako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa