Poligonoekin lan egiten

Poligonoak marrazten usten digun tresna ikusiko dugu.

 

Poligonoak zenbat izkina edukiko dituen definitu dezakegu. Horretarako poligono-tresnaren ondoan dagoen gezi beltz txikian klik egingo dugu.

Propietateak:

13-4-3.jpg
  • Izkinak:: poligonoak zenbat izkina dauzkan jartzeko

  • Biraketa:: poligonoa biratzeko

  • Aplikatu faktorea: honekin izkinak barrurantz edo kanporantz joatea lortzen dugu. Izarrak eta horrelako figurak lortzeko

Dokumentuan klik eginaz arrastatzen dugu, nahi figura nahi dugun tamainakoa izan arte.

Orain testu-marko bat sartzen dugu, eta testu-laginarekin betetzen dugu (eskuineko botoiarekin klik testu-markoaren gainean: testu-lagina)

Izarra testu-markoaren azpitik dago... igoko dugu. Objektu bakoitzaren propietateetan Maila propietatea daukagu: objektu horrek ze posizio daukan dagoen geruzan

Testu-markoa daukagu aukeratuta, eta 2. mailan dago (gainetik)

Jeitsi nahi badugu, beheranzko gezian klikatzen dugu

  • 1: maila igo

  • 2: maila jeitsi

  • 3: goiko mailaraino eraman (aurreraino ekarri)

  • 4: beheko mailaraino eraman (hondoraino eraman)

Beste era batera egin dezakegu ere: testu azpian dagoen poligonoaren gainean jarri eta eskuineko botoiarekin klik:

13-4-9.jpg

Eraman goraino, eta horrela izarra testuaren gainetik geratzen da

Izarra aukeratzen dugu eta Propietateak: Forma : Testua markoaren inguruan aukeratuz, forma mugitzen badugu, testua ere mugitzen da:

Erabili muga-koadroa markatzen badugu, markoa kontuan hartuko da:

 

Izarra mugitzen badugu, testua mugitzen da eta egokituz joaten da.