AMA artelana: artista-ikasleen lankidetza
IMHko Fabrikazioko ikasleek Euskal Museoan ikusgai dagoen “AMA” artelan-erakusketaren sormen prozesuan parte hartu dute. Bigarren mailako ikasleen erronka bat izan molde baten diseinua eta fabrikazioa lantzea, eta molde hori oinarri hartuta Jose Pablo Arriaga artistak ama-figurari egindako omenaldiko eskultura bat sortu du.
Prozesua honelakoa izan da:
1. Diseinua egin:
2. Fabrikaziora eraman
3. Jose Pablo Arriagak emandako emaitza:
Lankidetza honi esker, ikasleek fabrikazio mekanikoko ikaskuntzan artearen munduarekin konektatzea lortu dute. Sormenerako testuinguru berrian, sorkuntza praktikoari eta bere komunitateari balioa eman diote, eta garapen akademikoari esperientzia berriak gehituz.
“AMA” Erakusketa zabalik dago Euskal Museoan. Informazio gehiago: