ERRONKA DUALA gizarteratze-laneratze proiektuko formakuntzaren abiatzea
ERRONKA DUALA proiektua nagusiki Debabarrena, Debagoiena eta Urola Kostan bizi diren eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden 16 eta 35 urte arteko gazteentzako antolatu da.
IMHko eta Kalexkako teknikariek irailetik jardun dute proiektua prestatzeko lanetan. Gaur ikasleei ongi etorria eta proiektuaren aurkezpena egin diegu eta bihartik aurrera, eta Aste Santuko oporrak arte, ikasleekin taldeko hainbat jarduerak egingo ditugu, haien artean motibazio eta laguntza ibilbide indibidualen sorkuntzan. Ondoren fase teknikoaren txanda izango da.
ERRONKA DUALA proiektua IMH eta Kalexka Elkarteak antolatu dute, Debabarrena eta Debagoieneko gizarteratze-laneratze Sarearen laguntzarekin eta Obra Social La Caixa-ren finantzazioarekin.
- Lotura duten albisteak: Erronka Duala, Debabarrena eta Debagoienean gizarteratze-laneratze proiektu berria