Sarrera profila

Sarrera-profilerako, profil zientifiko, tekniko eta industriala duten titulazio guztiak onartzen dira. Titulazioak atalean ikus daiteke zein diren.

TITULAZIOAK

  • Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Elektronikoko Gradua.
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.
  • Informatikaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
  • Telekomunikazioko Teknologiako Ingeniaritza Gradua.
  • Fisikako Gradua/Lizentziatura.
  • Matematikako Gradua/Lizentziatura.
  • Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua.
  • Aurrekoen baliokideak diren beste gradu edo titulazio batzuk.

 

MERITUEN BALORAZIOA

Masterraren batzorde akademikoak zer hautagai onartu erabakiko du, balorazio-irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Espedientea: Espediente akademikoa eta egindako espezialitatea balioetsiko dira (% 50)

  • Curriculuma: Curriculuma eta lan-esperientzia balioetsiko dira (% 15)

  • Ingelesa: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 10, B2-tik gorakoa, gehienez C1). 

  • Euskara: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Atzerriko beste hizkuntza batzuk: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Bestelakoak Elkarrizketa pertsonala (% 15)