IMH Lanbide Heziketak berrikuntza teknologikoak esploratu ditu MaqCenterren eta Iscar Iberican
IMH Lanbide Heziketak bi ekitaldi nagusitan parte hartu du: MaqCenter eta Iscar Ibérica. Jarduera horiek irakasleen prestakuntza eta zaintza teknologikoaren barruan kokatzen dira, eta aukera paregabea eskaintzen dute sektorean eguneratuta egoteko.
Iscar Ibericara egindako bisitan, erremienta berezien diseinua eta fabrikazioa nola egiten diren erakutsi zieten. Formadun plakatxoak eta erramienta etxe bereziak. Esperientzia argigarria izan zen, mekanizazio modernoan funtsezkoak diren erreminta horien atzean dagoen prozesua erakutsiz.
MaqCenterren, agenda hitzaldi teknikoz beteta egon zen. Gai erabakigarriak jorratu ziren, hala nola fabrikazioa kontrolatzeko soluzio digitalak (Tecnocim), presetting eta neurketa bidezko prozesuen optimizazioa (Zoller), eta Renishawk aurkeztutako mekanizazio-prozesuen kalitatea neurtzeko eta kontrolatzeko berrikuntzak. Gainera, MaqCenterrek eskaintzen duen IA bidezko programazio adimenduneko teknologiak eztabaidatu ziren, baita ebaketa-erreminten azken joerak ere (Iscar, LOGIQUICK).
Proba horiek egiteko, Okumako hainbat makina erabili ziren erakustaldian, abangoardiako teknologiak hezkuntzan eta industrian duen garrantzia erakutsiz.
Horrelako jarduerak ezinbestekoak dira hezitzaileak jakintzaz eta beharrezko tresnez hornitzeko. Honekin, ikasle belaunaldi berriak etengabe eboluzionatzen ari den ingurune teknologiko batean prestatzeko aukera dugulako.