Kataiak ikuskizunak Makina Erremintaren museoa artez bete zuen
KATAIAK ikuskizunaren argazkiak
Makina Erremintaren Museoan, “Kataiak” ikus-entzunezko emanaladi zen azaroaren 28an. Arte adierazpen ikusgarri eta “entzungarria”, bakana eta berezia benetan.
Aitor Nova musikari elgoibartar gazteak bultzatutako ikuskizun honen bidez, amaiera eman zaio, gure herrian, Makina-Erremintaren mendeurrena gogorarazteko asmotan antolatu den ekitaldi programari.
KATAIAK ikuskizunaren hiru saio eman ziren. Aurretik Museoko Lagunentzako emanaldia izanik. 500 lagun baino gehiagok bisitatu zuten Museoa, batzuentzat lehen aldia izanik.
Ikuskizun honen helburua da “gure herriko lan jarduera nagusiena eta sormen artistikoa uztartzea”. Bertan, Xare Laborategiko sei musikarik hartu dute parte (bik perkusioarekin, eta gainerako laurak, flautarekin, saxoarekin, txeloarekin eta klarinetearekin).
Jagoba Astiazaranek sortu duen ikus-entzunezko kontzertu hau eskaini da Txaber Fernandezen zuzendaritza artistikoarenpean, eta sarrera doakoa izan da.
“Kataiak”
Ikuskizunak museoko makinen hotsak, sei musikarien zuzeneko musika, soinu elektronikoak eta irudiak fusionatu ditu “makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Ikuskizunak hogeita hamar minutu iraun du, eta ongi bereizitako bi atal izan ditu. Lehenbizikoan, ikusleek bisitariak balira bezala parte hartu dute ikuskizunean, eta museoaren guneak ikusi dituzte makinen soinua, instrumentuen notekin eta ikuslearen beraren urratsekin batera, entzuten duten bitartean. Obraren bigarren atala, berriz, museoaren erdiko pabiloian izan da. Bertan, ikuskizunean parte hartzen duten sei musikariek instrumentuak jo dituzte, hainbat soinu elektronikoren eta irudien laguntzarekin.
Makina Erremintaren Museoa “dotore” jantzi da KATAIAKekin.