Industria enpresa txiki eta ertainetan prozesu eta produktuen zerbitzuen hobekuntzarako komertziala (arloa: fabrikazio mekanikoa)
2014/06/26 23:00:00 GMT+1
IMHko lan poltsarako ondorengo baldintzak beteko dituen profil bila gabiltza.
Produktu eta prozesuak hobetzea behar duten bezeroak bisitatu eta lortzeaz gain, bezeroaren beharrak ulertu, behar teknikoak zeintzuk diren aurreikusi eta maila tekniko altua duten kontratuak isteko gai izan behar da.
Eskatzen dena:
- Goi mailako ingeniaritza
- Harremanetarako gaitasuna, kanpoko-babesa lortzeko gaitasuna, gaitasun komertziala
- Idatziz eta ahoz ondo komunikatzeko gaitasuna
- Enpresetan berrikuntza eta arazo teknikoak konpontzeko gaitasuna
- Sormena, autoikaskuntza, ordena, autonomia, iniziatiba
- Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea
- Gutxienez 3 urteko lan eskarmentua enpresa industrialean.
Baloratuko da:
Beste arlo industrial batzuetan eskarmentua: diseinua, materialak, simulazioa, automatizazioa, instrumentazioa eta kontrola, forja...
Interesik baduzu, bidali zure CVa pdf-n imh[abildua]imh.es helbidera (Erreferentzia: Lan-poltsa - komertziala)