1. Formatu bektorialak eta biten mapa
Atal honetan, kamera digitalek eta zenbait software motak erabiltzen dituzten ohiko formatuen berri emango dugu.
Irudi digitalak biten mapak edo bektorialak izan daitezke.
Irudi motak: bektorialak
Irudi bektorialak grafikoak dira, eta elementu geometriko bektorialen bitartez egindako kurbetan eta lerroetan oinarrituta daude. Irudi bektorialen abantaila handiena da ez dutela bereizmenik galtzen, irudiok handitu egiten baitira. Asko erabiltzen da errotulazio-lanetan, errotuluak egiteko, ikonoak marrazteko, marrazkiak egiteko, enpresa-logotipoak sortzeko, eta abar. Halako irudiak pisu gutxiko artxibo informatikoak dira.
Biten mapa
Irudien artxiboak gordetzeko bi modu daude: biten mapa eta pixelen mosaikoa. Pixel bakoitzak irudiaren zati guztien koloreari buruzko informazioa gordetzen du.
Halako irudiak sortzen dituzte, hain zuzen, eskanerrek eta argazki-kamera digitalek. Mota horretako artxiboek irudi bektorialek baino askoz ere memoria handiagoa behar dute.
Alabaina, irudia asko handitzen denean, distortsioa sortzen da, eta irudiak “pixel” mosaikoaren itxura hartzen du. Gainera, koloreak hondatu egiten dira, eta pixelazio efektua eragiten du horrek (irudi digitalaren atalean definitu dugu hori); argazkia oso desitxuratzen da. Hori da halako artxiboen desabantaila nagusia.
Goiko irudiaren zati bat asko handituz gero, forma pixelatua ikusiko dugu. Hori da, hain zuzen ere, biten mapa bat.