IMH EuskoSkills bideoa
2011/02/21 00:00:00 GMT+1
Makina Erremintaren Institutuko ikasle, irakasle, tutore eta antolatzaile parte hartzaileen berri ematen dugu lau minutuko erreportai honetan.
IMHn Lanbide Heziketako 2010-2011 EuskoSkills olinpiadetako CAD Diseinu Mekanikoa, CNC Fresa eta CNC Tornuko probak egin ziren eta hemen agertzen den bideoa da lekuko.
Horrez gain erreportai honek mekatronika eta polimekanika skillsetan parte hartu duten edo hartuko duten IMHko ikasle eta tutoreen berri ere ematen du.
2011ko apirilean Madrilen egingo diren SpainSkillsetan IMHko ikasleak diren Larraitz Urangak CNC Fresan eta Ekaitz Ibarluzea eta Asier Iraeta Polimekanika Skillsetan parte hartuko dute. Zorte On hiruroi!