ETHAZI proiektua
2013/10/17 23:00:00 GMT+1
Etekin Handiko Zikloak, euskal lanbide heziketaren erronka berritzailea
ETHAZI proiektu pilotu bat da, non ikasleek ziklo bakoitzean lortu behar dituzten Gaitasun Teknikoez gain beste Zeharkako Gaitasun batzuk ere lortuko dituzten, beti ere lan etorkizunerako baliogarriak izango dituztenak (talde lana, komunikazioa, ikasten ikasteko gaitasuna,…).
Proiektu honen ezaugarri nagusienetakoa talde lana da. Taldeak duen indarra baliatuz, helburuak lortzen ikasi behar dute ikasleek, hau da, bakoitzak duen ahalmena taldearen esku jartzen ditu eta taldearen helburuen onurarako, ahaztu gabe ikastea dela garrantzitsuena.