Lanbide Heziketako Kanpaldi Teknologikoa IMHn 29 gazterentzat.
Joan den astean proiektuaren mentore izango diren 14 IMHko ikasleek bere trebezia sozialak entrenatu dituzte eta emozioetan hausnartu dute, aste honetan kanpaldi teknologikoan beren onena emateko.
Kanpaldi Teknologikoa (Pareko Programa) orientazio akademiko-profesionalaren eremuan dago kokatuta. Helburua da, DBHko gazteek Lanbide heziketa ezagutzea eta hausnarketa kritiko bat egin ondoren beraien etorkizun hurbilean egingo dituzten ikasketak erabakitzea.
Kanpaldian parte hartzeko interesa azaldu duten eskualdeko derrigorrezko bigarren hezkuntzako 15 gaztek IMHko mentoreekin batera orientazio, autoezagutza eta balioen inguruko taillerak egingo dituzte batetik, eta bestetik lanbide heziketako ethazi erronkak garatuko dituzte, diseinuan, fabrikazioan eta mekatronikan.
Ekintza horiek osatzeko, Makina Erremintaren Museoan topaketa egingo dute makina erremintako langile izandako profesionalekin, belaunaldien arteko interakzioa landuz. Eta azkenik errealitate industriala ere ezagutzeko makina erremintaren sektoreko Soraluce S.Coop. eta Egile Group enpresak bisitatuko dituzte.
Gure esker ona Gipuzkoako Foru Aldundiari proiektua aurrera ematen lagundu izanagatik; pertsona, eragile, enpresa parte hartzaileari, eta Makina Erremintaren Museoari.