Enpresetako zuzendari eta kudeatzaileentzako 4.0 industriako 4GUNE Programa Exekutibo berria

2021/11/30 15:00:00 GMT+1
Prestakuntza Programaren helburua da euskal enpresetako zuzendaritza karguei (zuzendari nagusiak, kudeatzaileak, etab.) trebakuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimendunera igarotzeko prozesua gidatu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta baliabideak izan ditzaten.

4.0 INDUSTRIAKO PROGRAMA EXEKUTIBOAREN LEHEN EDIZIOA

4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterrak antolatua eta IMH Campusek parte hartzen duena.

Prestakuntza aitzindari hau aurkezten dizugu, euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateek erantzun koordinatua ematen baitiote zuzendaritza-profilentzako etengabeko prestakuntzaren enpresa-eskaerari, 4.0 Industria bezalako funtsezko esparru batean.

Programak 5 prestakuntza-modulu interesgarri izango ditu:

1. modulua – Industria 4.0: ezagutzea

2. modulua – Industria adimendunerako faseak

3. modulua – Ikuspegi estrategikoa: prozesu/zerbitzu berriak

4. modulua – Informazioaren eta komunikazioen segurtasuna

5. modulua – Proiektua

Programa 2022ko otsaila eta ekaina bitartean gauzatuko da, programan parte hartzen duten fakultateetan, arratsaldeko ordutegian ostegun eta ostiraletan, eta 20 lagunentzako tokia dago.B

Izena emateko epea zabalik. Informazio gehiago eta matrikulazioa: 4gune webgunean.