Testu-kaxa artean dabilen testua
Testu bat ez bada sartzen testu-kaxa batean, sartzen ez dena zein beste testu-kaxatan jarrai dezakeen esan dezakegu.
Ikusteko nola egin, txikiagotzen dugu lehen geneukan testu-kaxa testu guztia sartu ez dadin. Ezkerrean behian ikono bat aktibatzen da, esaten diguna testu guztia ez dela hor sartzen.
Ikono honek testu guztia ez dela hor sartzen esaten digu.
Bi aukera dauzkat, edo kaxa handiagotzen dut testu guztia sartu arte, edo maketazioan leku hori bakarrik badaukat, beste kaxa bat sortzen dut beste leku batean eta testua 2 kaxa hauen artean ibiltzeko (hemen sartzen ez den testua programak beste kaxan sartuko luke automatikoki)
Goazen ikustera. Beste testu-kaxa huts bat sortzen dut::
Lehenengo kaxa aukeratzen dugu, testu-markoak estekatzeko tresna aukeratu eta bigarren testu-markoan klikatu, horrela batetik bestera gezi bat agertzen da.
eta bigarren testu-kaxa lehenengoan sartzen ez zen testuarekin betetzen da
Testu-marko bat orri batean egon daiteke, eta beste testu-markoa beste batean.
Egitura definitu dezakegu, maketazioa, eta gero beste dokumentu baterako balio digu. Testua aldatu, irudia aldatu eta listo, beste dokumentu bat daukagu. Ia beti horrelako testu-marko estekatuak erabiliko ditugu, oso baliogarriak dira.
kendu testu-markoen arteko loturak
Kentzeko sortutako lotura, beste tresna bat daukagu. Lehenengo testu-markoa aukeratu, tresna hartu eta bigarren testu-markoan klikatzerakoan, lotura hori galtzen da.. Bigarren testu-kaxa testurik gabe geratzen da eta testu guztia (sartzen dena behintzat) lehenengo testu-markoan geratzen da: