AIRinVET proiektuaren aurkezpena 32BIEMH azokan

2024/06/07 11:40:00 GMT+2
Fabrikazio aurreratuan munduko azoka nagusietakoa den Bilboko nazioarteko azokan izan gara.

2024ko ekainaren 3tik 7ra bitartean BEC-en ospatu den BIEMH fabrikazio aurreratu eta digitalaren nazioarteko azokan, IMHk presentzia garrantzitsua izan du, AFMClusterraren gunean, WORKinn SPIRE gunean eta Enplegu gunean.

Enpresa kolaboratzaileekin egoteko aukera izan dugu eta lanbide heziketako eta unibertsitateetako talde bisitariei harrera egin diegu, beraiek beharrak entzun eta gure hezkuntza programen, metodologia berritzaile eta dualaren berri emanaz.

Gure proiektuen berri ere eman diegu, eta horien artean, #InspireZone-n, AIRinVET proiektuaren gakoak aurkeztu ditugu, hezkuntza eta prestakuntza profesionaleko aplikatutako berrikuntza eta ikerketan ETE-ak eta industriarako, hainbat profesional talde, unibertsitateko irakasle eta ikerlariri.