Leihoak: Geruzak
Scribuseko dokumentu batek hainbat geruza eduki ditzake, bat bestearen gainetik. Panel bat daukagu geruzekin lan egiteko.
Ireki behar dugu geruzen panela ikusteko zer egin dezakegun: Leihoak: Geruzak (F6)
Lehenetsi bezala dokumentu guztiek geruza bat daukate: "atzeko planoa" da bere izena.
Normalean geruza batekin lan egiten dugu, baina gehiagorekin lan egitea da egokiagoa. Horrela objektuak geruzetan kokatuko ditugu, ordena eta kontrol egokiagoa edukitzeko.
-
bat testu guztientzat
-
beste bat irudientzat
-
grafikoak
-
gidak (programa honetan ez dira beharrezkoak, gida guztiak batera blokeatu ahal baitira)
-
beharra ikusten badugu, geruza gehiago..
Testua aldatzen nagoenean nahi gabe objektu bat mugitzea oso erraza da... hoberena geruzekin lan egitea da eta blokeatuz / ezkutatuz joan behar dugunean
-
1: Gehitu Geruza berria: geruza berri bat sortzen du.
-
2: Ezabatu Geruza: geruza ezabatzen du, eta geruza horretan dauden objektuak ere.
-
3: Igo geruza: gauden geruza gorago igotzen dugu geruza-pilan
-
4: Jaitsi geruza: gauden geruza beherago jaisten dugu geruza-pilan
-
5: Begia: geruza bistaratu edo ez. Ez dugu ezabatzen, bakarrik ezkutatzen dugu. Ondo etortzen da geruza ezberdinetan objektu asko dauzkagunean, batzuk izkutatzen ditugu besteekin lan egiteko garaian traban ez egoteko.
-
6: Inprimatu: bai edo ez: demagun geruza bat daukagula komentarioekin edo eta inprimatzeko garaian ez dugula nahi inprimatuta izatea.
-
7: Giltzarrapoa: geruza blokeatzeko. Geruza horretan dauden objektuak blokeatzen dira, ezin ditugu aldatu.
-
8: Izena: geruzari izen bat eman diezaiokegu.
Geruza bakoitzean dauden objektuak geruza barnean ordena bat daukate. Inoiz ezingo dugu objektu bat geruzaren lehenengo objektuaren baino gorago jarri.
Geruza berri bat sortu
Geruza berri bat sortu egin behar dugu (1), geruza berri baten botoia sakatzen dugu eta izenean Testua jartzen dugu. Geruza horretan fitxategiaren testu-marko guztiak kokatzen joango gera.
Atzeko planoa deitzen den geruza beherago dagoen geruza da.
Objektu bat sortu egin behar dugunean, gauden geruza kontuan eduki behar dugu, objektua behar den geruzan sortzeko.
Objektu bat geruza batean jartzeko garaian gaizki egin badugu, ezabatu eta behar den geruzan sortu egin behar dugu berriro? Ez, ez da beharrezkoa: objektua dagoen geruzan jarri, objektua aukeratu, ebakitzen dugu (Editatu: Ebaki edo Control+X), itsatsi nahi dugun geruzan jartzen gera, eta itsasten dugu (Editatu: Itsatsi edo Ctrol+V)