Orrialdeak: Facebookeko orrialdeen ezarpenak-III. Orrialdea aldatu
Orrialdean administratzaile moduan egonda, ORRIALDEA ALDATU aukeratuko dugu
Orrialdearen konfigurazio aukeretara joango gara:
- 1: Sortuta dauzkagun orrialde eta iragarpenen mantentzea.
- 2: Ezarpenak: hemen zehaztuko dugu orrialde hau ikusteko zein gutxireneko adin eduki behar den, zein den jatorrizko herrialdea; gainera, dagoeneko argitaratuta dagoen ala ez jar dezakegu.
- 3: Hormaren ezarpenak: orrialdearen hormaren konfigurazioa.
- 4: Mugikorra: argazkiak igo ditzakegu posta elektronikoaren bidez eta hemen ikusiko dugu mugikor bat nola aktibatu, mugikorren bidez egoera eguneraketak orrialdera bidali ahal izateko. Ez dakigu Espainian funtzio hau erabilgarri dagoen.
- 5: Aplikazioak: orrialdean instalatuta dauden aplikazioak. Horien edizioa eta konfigurazioa.
- 6: Orrialdea argitaratu: oraindik argitaratu ez badugu, argitaratzeko aukera ematen digu.
- 7: News for Page Admins (Berriak): administratzaile izateagatik interesgarriak izan daitezkeen albisteak.
- 8: Insights (Estatistikak): estatistiken modulu txiki bat
- 9: Promote your page (zure orrialdea sustatu): Facebookek lagunduko digu leku ezberdinetan gure orrialdea sustatzen, ikusiko dugu nola.
- 10: Admins (Administratzaileak): hemen ikusiko dugu nortzuk diren administratzaileak eta nola gehitu berri bat.
- 11: Zure Orrialdearekin Laguntza: laguntza modulu bat
- 12: Promote with Facebook Badge (Facebook-eko bereizgarri batekin sustatu): orrialdea sustatzeko beste modu bat, gainetik ikusiko dugu.