3L-Transversalis, Interreg proiektuaren aurkezpena
2018/07/05 23:00:00 GMT+1
Bizitzan zehar etengabeko ikaskuntzarako koordinatuko dira mugaz haraindiko Frantzia, Andorra eta Espainiako proiektu partaideak, formakuntza eta enpleguari erantzun egokia emateko.
3L-Transversalis Life Long Learning izeneko Interreg proiektua garatzeko konpromisoa sinatu zuten partaideek uztailaren 3an Perpignan-go unibertsitatean.
Guztira 3 herrialdetako 6 eskualdetako goi-hezkuntzako 9 erakundek jardungo dute elkarlanean, hauen artean Elgoibarko IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola.
Frantzia-Espainia-Andorran 15 milio biztanle bizi izanez, mugaz haraindiko lankidetza gai estrategikoa da eskualdeko garapenerako.
"TRANSVERSALIS Life Long Learning" proiektuaren helburua izango mugaz haraindiko unibertsitateen artean formakuntza eta enplegurako konpromisoa sustatzea izango da.