Asmaola+ proiektuan 4 bazkide berri
2014/06/29 23:00:00 GMT+1
Asmaola+, Lanbide Heziketako ikastetxeen aliantza estrategikoa sustatzen duen proiektua da eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntza indartzeko proiektu eta zerbitzuak garatzen ditu
Asmaola+ 2013ko irailean abiatu zen, Elgoibarko IMH, Bergarako Miguel Altuna, Usurbilgo Lanbide Eskola, Irungo Bidasoako Lanbide Eskola, Muskizeko Somorrostro Lanbide Eskola eta Tknikaren parte hartzearekin.
2014ko ekainaren 30ean bilera egin da IMHn, Eibarko Armeria Eskola, Gasteizko Egibide, Bilboko Elorrieta-Erreka Mari eta Derioko Txorierri Politeknika Ikastegia lau bazkide berriei ongi etorria egin eta ikastetxe hauen parte hartzearen oinarriak finkatzeko.
- Asmaola+ proiektuari buruzko informazioa...
- Asmaola+ enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat, gaur ideia industrialak aurkezteko azken eguna...