Duala indartuz doa: Enpresa-tutoreen bilera

2014/10/15 23:00:00 GMT+1
Heziketa Ziklo Dualei dagokioenean, datu esanguratsua dugu esku artean: IMHn lanbide heziketa ikasten diharduten 2. ikasturteko 78 ikasletik 31k dihardute programa DUALean, ia %50 alegia.

IMHn goi-mailako Heziketa Zikloen 2. ikasturtean eskaintzen dugu eredu Dualean ikasi eta lan egiteko aukera, ikasle-langileak kontratatzeko enpresak eskatuko dituen irizpideak kontuan hartuta.

Aste honetan enpresa-tutoreekin egin ditugu bilerak, Ingeniaritza Dualean eta baita Heziketa Ziklo Dualean ere. Ingeniaritza Dualaren kasuan dagoeneko 19. promozioarekin gaude aurten; Heziketa Zikloetan 2007an abiatu genuen eredu Duala eta gauzatzen doa urtez-urte. Hortaz garrantzitsua iruditzen zaigu enpresa-tutoreekin egiten ditugun topaketak, ereduaren jarraipen eta ebaluazioa egiteko tresna egokia baita.

Bestalde, aste honetan ikasturteko gurasoekin egin dugu aurkezpen bilera eta ziklo Dualetan interesa antzematen da.