METALS europear proiektuaren bilera IMHn

2017/07/02 23:00:00 GMT+1
Proiektuaren helburu nagusia 2025 urterako sektorean beharko diren gaitasun tekniko eta ekintzaileen analisi zehatz bat egitea da.

METALS Eramus+ proiektuaren partehartzaileak, beraien artean Makina Erreminta Institutua izanik, joan zen ekainaren 27-an bildu ziren IMH-ko instalazioetan. Proiektuaren helburu nagusia 2025 urterako sektorean beharko diren gaitasun tekniko eta ekintzaileen analisi zehatz bat egitea da, metal-mekaniko sektoreko beharrak bideratuko dituen curriculum bat diseinatu eta identifikatutako prestakuntza premia horiei erantzuna emango dien online formakuntza baterako materialak garatzea, besteak beste Gehikuntza Bidezko Fabrikazioan.

Proiektu-partzuergoaren barruan Europako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartea dago (CECIMO), eta horrez gain Alemania, Italia eta Espainiako formakuntza-zentruak, fabrikatzaile elkarte eta erakunde ziurtatzaile batzuk.

Informazio gehiago: http://www.metalsalliance.eu