Interreg: Bigarren taller interkulturala Toulousen

2019/11/13 16:40:00 GMT+1
Mugaz gaindiko lankidetza prestatzeko gako soziokulturalak ezagutu dituzte proiektuko unibertsitateetako parte-hartzaileek.

Jose Gutierrez eta Monika Ezenarro, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak azaroaren 11-13 bitartean Toulousen izan dira  Life Long Learning Transversalis  (3L-Transversalis) proiektuaren barruan antolatutako 2. kulturarteko tailerrean parte hartzen.

Tailerraren helburua izan da proiektuko unibertsitate parte-hartzaileei gako soziokulturalak ematea, mugaz gaindiko lankidetza prestatzeko. Bestalde, Toulouseko Jean Jaurès unibertsitatea eta Paul Sabatier unibersitatea bisitatu eta ezagutu dituzte.