IMHn lan egin: Metrologia irakasle-aholkularia
2017/07/06 00:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/imhn-lan-egin-metrologia-irakasle-aholkularia/@@images/2acac2d1-28bc-4396-87f4-bbd22ed3cff5.jpeg)
Goi-mailako heziketa zikloko profil euskalduna, metrologia eta kalitatean ezagutzak, eta autonomia eta kudeaketarako gaitasuna izan beharko du.
FUNTZIOAK
- Metrologia alorreko ikastaroak ematea
- Enpresekin metrologia proiektu eta zerbitzuetan parte hartzea.
- Metrologia laborategiaren kudeaketa
ESKAKIZUNAK
- Goi mailako heziketa zikloa
- Metrologia ezagupenak (Metrologia Dimentsionaleko ekipamenduen kalibrazioa, “Pcdmis cad ++” , “Mcosmos” eta “M3” programak, neurketa-besoa, rugosimetroa, durometroa etab.)
- Kalitate arloko ezagutzak
- Autonomia eta Kudeaketarako gaitasuna
- Euskara menderatzea
BALORATUKO DA
- Irakaskuntzan esperientzia.
- Ingeniaritza ikasketak
- Ingelesa jakitea
Interesik baduzu bidali zure CVa PDF formatuan imh[abildua]imh.eus helbidera errefentzian METROLOGIA IRAKASLE-AHOLKULARIA idatzita.