STECH jaio da, fabrikazioaren industriarako teknologia adimendunen elkarte berria

2022/01/20 09:25:00 GMT+1
IMHk parte hartuko du AFMClusterrak sustatutako elkarte berrian.

2021ko abenduan sortutako STECH elkarte berriak fabrikazio aurreratuaren industriarako digitalizazio, automatizazio eta robotika zerbitzuak, eta mantentze eta muntaketa zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak batu eta ordezkatuko ditu.

STECH AFM CLUSTER erakundearen ekimen berria da. Espainiako fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren interesak ordezkatzen ditu erakunde horrek, sei industria-elkarteren bidez: AFM, ADDIMAT, AFMEC, ESKUIN, UPTEK eta STECH, guztira 600 enpresa baino gehiago, 16.500 pertsona enplegatu eta 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituztenak.
 

STECHren bazkide sortzaileen artean, AFMz gain, Aingura, Aldakin, Ays, Egile, Fagor Automation, Festo, Gaindu, Lantek, Lazpiur, Murr Elektronik, Omron, Pixel Sistemas, Savvy, SmartPM, Vixion, Zitu, Ideko, Tecnalia, Tekniker, IMH fabrikazio aurreratuaren campusa eta BEC daude.

Elkartea irekita dago partaide izan nahi duen digitalizazioaren munduko hardware, software eta zerbitzuetako (IIoT, Konektibitatea, Monitorizazioa, Data Analytics, Simulazioa, Ikuspen Artifiziala, Machine Learning, Adimen Artifiziala, Plataformak, etab.), automatizazioa eta robotika, mantentze eta muntaia eta fabrikazio aurreratuko enpresa guztientzat.

Ikusi STECH webgunea.