Ingeniaritzako ikasleen bizipenak: Unai Mendikute
Unai Mendikute
- Mendarotarra. 26 urte
- Berrikuntza Ingeniaritza Duala
- 4. mailako ikaslea
Unairi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu:
Berrikuntzako Ingeniaritza Gradu Dualaren azken urtean zaude, zergatik aukeratu zenuen Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan ikastea?
Nik aurretik mekatronikako goi-mailako zikloa ikasita nuen IMHn. Bestalde, kuadrillako pare bat lagun ditut gradu hau ikasi zutenak eta beraien aholkuari jarraituz erabaki nuen nik ere bide hau hartzea.
Nolako esperientzia izaten ari da?
Batxilergoa amaitu ondoren, Lanbide Heziketa ikasi eta lanera joan nintzen.
Ondoren, 23 urterekin ingeniaritza ikasketei ekin nien eta ibilbide luze honetan antzeman dut ikasteko exigentzia maila handiagoa dagoela.
Zure espektatibak betetzen ari dira?
Formakuntza maila handitzea zen nire helburua eta hala izaten ari da, bai.
Zein enpresatan ari zara garatzen zure profil profesionala? Zer proiektutan ari zara lanean?
Nire alderdi duala Macarboxen ari naiz egiten, enbalaia eraldatzeko makina aurreratuak egiten dituen enpresan, konkretuki Ikerketa eta Garapen departamentuan (I+G). Bertan inpresio digitaleko makina industrialarekin egiten dut lan. Makina hau berria izanik, bere erabilera eta funtzionamendua garatzeko hainbat proba tekniko egiteko ardura dut.
Lan esperientzia izateko aukera eman dizu eredu dualak. Berrikuntza proiektuetan lan egin duzu. Uste duzu zure amets profesionalak betetzeko lagungarri izango dela?
Bai, asko ikasi dut eta ikasitako gauza desberdinak lagungarri izango direlakoan nago.
Gradu hau ikastera animatuko zenuke norbait?
Lanbide-Heziketako goi mailako gradu bat egin duen pertsona animatuko nuke Berrikuntza-Ingeniaritza ikastera, datorren urtetik aurrera 3 urtetan ikasi ahal izango duelako, urte oso bat konbalidatuz.
Eskerrik asko Unai zure esperientzia partekatu izanagatik🤗
Berrikuntzako Ingeniaritzari buruz gehiago jakin nahi? Ikusi hemen