EuskoSkills2016 IMHn: CNC TORNU proben egitaraua. Zatoz ikustera!
EuskoSkills2016 CNC Tornu proban elkar lehian ibiliko diren ikasle eta tutoreak izan dira gaur IMHko lantegian makinak eta egin behar duten piezen planoak aztertzen.
Azaroan zehar Euskal Erkidegoan ospatzen dihardute "Lanbide Heziketako olinpiadak" bezala ezagutzen diren EuskoSkills lehiaketak.
DATA: IMHn azaroaren 29tik hasi eta abenduaren 2 arte izango dira EuskoSkills2016 probak.
Ordutegia:
- 9.00 - 12.30
- 14:00 - 17.30
IMHko lantegian ARRATIA, EGIBIDE, GOIERRI eta IMH ikastetxetako ikasleek txandaka CNC-Tornuan doitasun handiko piezak egin beharko dituzte, IMHko lantegian.
TORNUAN PROGRAMATU ETA INDUSTRIA METAL-MEKANIKOKO ZEHAZTAZUN HANDIKO PIEZA EGIN BEHAR DUTE DENBORA JAKIN BATEAN:
Neurtzen den gaitasuna: Zehaztasuna, trebetasuna, abiadura
Probaren prozedura: Planoa interpretatu, Erremintak aukeratu, Programa egin, Mekanizatu, doitasun handiena lortzeko denbora jaki batean.
Ikastetxeetako irakasle, ikasle eta familientzat interesgarria izan daitekeelakoan, lehiaketak ikustera etor zaitezten gonbitea egiten dizuegu.
- Etorri nahi baduzu, bertaratu eta harreran galdetu.
- Atzerako kontua EuskoSkills2016 eta EuroSkills2016 lanbide heziketako olinpiadentzat