2017rako prestakuntzaren hobari-sistema. Aplikazioa abian.
Alde batetik 4/2015 Errege Dekretu Legea eta beste aldetik 30/2015 Legearen garapenen zain jarraitzen dugu.
Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefonoan
Kontutan izateko puntu aipagarri batzuk:
- Orain prestakuntza ekintzen iraupen minimoa 2 ordutakoa da
- 2016an urrutiko prestakuntza desagertu zen
- Erakunde antolatzaileen zerekin eta betebehar berriak
- Erakunde emaileen inskripzioa edo egiaztatzea
- Enpresa, erakunde antolatzaile eta emaileen arteko erantzukizun solidarioa
- Ikuskapen Unitate Bereziaren sorkuntza (Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzapean)
- Etabar
Enpresek nola kudeatu ditzakete hobariak IMHren bidez?
- Auto-kudeaketa. Enpresak berak antolatzen du prestakuntza. Izapideak zuzenean egin ditzake FTFErekin, hobaritutako enpresa bezala, edo IMHri administrazio lanak kontratatu diezazkioke, kanpo erabiltzaile bezala.
Abantailak:
*enpresak bere kreditua eta kontsumoak kontrolatuko ditu
*ez du denborarik galduko dokumentuak sortzen, epeak kontrolatzen, kalkuluak egiten...
*Aholkularitza zerbitzuak betebeharrak betetzeko eta %.
- Kanpo-kudeaketa. Enpresak ardura uzten dio antolaketa kanpo erakunde antolatzaile bati.
IMHk antolatu eta emandako prestakuntzarentzat, erakunde antolatzaile gisa arituko gara, gure enpresa Taldearen bidez.
Abantailak:
* IMH erakunde egiaztatua eta/edo inskribatua da
* Izapide, dokumentu sorrera, FTFEren betebeharren gauzatzea etabarrak egiten ditugu.
2016 HOBARIAK
2016 ekitaldiko aplikazio telematikoa erabilgarri egongo da 2017ko urtarrilaren 31 arte.
GARRANTZITSUA:
Enpresek beraien kotizazioen hobariak aplikatu ditzakete, prestakuntzaren amaiera jakin arazi ondoren. Epea ekitaldi ekonomikoari dagokion abenduko kotizazioaren buletina aurkezteko azken baliodun egunean amaituko da.
- Informazio gehiago: Enpresek programatutako prestakuntza. FTFE