Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin: Markel Beristain.

2024/05/22 16:27:44 GMT+2

Markel, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasketak burutzen dago IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.

Gure ikasle arraunlariak, bere zaletasunak partekatzeaz gain, lehentasunak, gomendioak eta egin nahi duen ibilbidearen berri eman digu. Hala nola, datorren urtera begira, dualean dagoen GMN enpresan jarraitzeko asmoa adieraziz.

 "IMHtik gehien gustatu zaidana hasiera batetik ikaskideekin eginiko taldea eta bertan izan dugun giro sanoa dela esango nuke. Bestalde irakasleekin izan dudan harremana oso gertukoa eta positiboa izan da."

 IMH LHIIn, teknologia eta instalazio aurreratuekin, eta erronken bidezko metodologien bidez ikasteaz gain, Markelek dioen bezala lan-giro "sanoak" eta harreman sendoak sortzen dira IMHn.

 Eskerrik asko Markel!

 

 

GOGORATU aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela maiatzaren 24ra arte.

Gure ordutegia: astelehenetik ostiralera 9.00-13.00 eta 14.30-16.00.

 

🔗 ONLINE ere egin dezakezu: