Life Long Learning Transversalis proiektuaren ekaineko buletina
LLL-TRANSVERSALIS proiektuaren aurkezpen ofiziala Lleidako Unibertsitatean
Lleidako Unibertsitatean liderrak gara unibertsitateko prestakuntza dualean. UdL-ko Facultat d’Educació, Psicologia i Treball Social-aren COMPETECS ikerketa taldeak, LLL-TRANSVERSALIS euroar proiektuaren barne, unibertsitateko prestakuntza dualeko prozesuan parte hartzen duten eragile guztiei zuzendutako prestakuntza eredua ari da garatzen, bai unibertsitateko eremuan bai erakundeetan, halako ikasketak egin nahi dituzten beste unibertsitateentzat gida betekizunak betetzeko xedearekin.
Etorkizun profesionala aukeratzeko askatasuna” frantziar lege berriari buruzko hitzaldia
Etorkizun profesionala aukeratzeko askatasunaren lege berriak, 2018ko irailaren 5ean jakinarazia, etengabeko prestakuntza erabat aldatzen du. Catherine Fabre, diputatua, Gizarte Gaietarako Batzordeko kidea, “Etorkizun profesionala aukeratzeko askatasunaren” Lege-proiektuaren hizlari izendatua “Lanbide Heziketa” eta “Prestakuntza duala” arloetan, 60 partaideei aurkeztu zien aldaketa nagusiak, prestakuntza dualari lotutako gaietan bereziki: “Frantzian, gazteen % 7 inguru dabiltza prestakuntza dualeko prozesuan; Alemanian edo Suitzan, aldiz % 15. Prestakuntza duala garatu behar dugu gazteen eta enpresen beharrei erantzuteko. Lege berriak 25etik 29 urtera luzatzea eta enplegu-emaileari laguntzak sinplifikatzea ahalbidetzen du”. Catherine Fabre, Perpiñán Via Domitia Unibertsitatean antolatutako hitzaldia, 2019ko otsailaren 21, osteguna.
Gaitasunak lantzea Gironako Unibertsitatean
LLL-TRANSVERSALIS proiektuaren esparruan, Gironako Unibertsitatea azken hileotan proiektu horretan eskainiko dituen tituluak aztertzen aritu da gehienbat. Guztiz ezinbestekoa izan da ikasketa horien gaitasunak baloratzea, eta erabakitzea haietako zein homologatu ahal izango diren edo beste unibertsitate batzuetako beste ikasketa berberekiko osagarriak izango diren eta zein hartuko diren berezi edo mugaz haraindikotzat. Analisi horri esker unibertsitate desberdinetako tituluen gaitasunak lotu beharko dira, mugaz haraindiko eraldaketarako eredu dual baterantz zuzentzeko, mugikortasun eta onespen akademikoa errazte aldera.
"Kultura arteko tailerra" Perpiñán Via Domitia Unibertsitatean
2019Ko martxoaren 12an eta 13an egin zen lehenengo “Kultura arteko tailerra”, LLL-TRANSVERSALIS proiektuaren barruan. Gironako, Lleidako, Elgoibarko eta Tolosako goi ikasketa zentro elkartuen barruko nazioarteko trukeen erantzuleek eta irakasleek asko ikasi zuten elkarri ulertzeko printzipioen inguruan, are zehatzago, Mireille Courrent eta Michel Adroherrekin, Perpiñan Via Domitia Unibertsitateko katedraduna eta irakasle titularra, hurrenez hurren. Haien esanetan, "elkar-ulertzea hura ikasi gabe atzerriko hizkuntza bat ulertzeko ahalmena da, gurearekin edo hitz egiten dugun beste hizkuntza batekin dituen antzekotasunetan oinarrituta".
Unibertsitateko orientazioa eta enplegurakoa: ORIENTAMAP emaitzen tailerra
LLL-TRANSVERSALIS martxoaren 22an bildu zen Zaragozako Unibertsitatean Aragoiko lurraldeko bazkide eta orientazio-zerbitzu nagusiekin (INAEM, IAJ, CEOE-ARAGÓN, CEPYME-ARAGÓN, FEUZ, UNIVERSA-UZ, CIU-UZ, OUAD-UZ, CIPAJ-Zaragoza, UGT-ARAGÓN, Cámara de Comercio de Zaragoza, ONCE-ARAGÓN, Departamento de Educación-DGA). Hurrengoak aurkeztu ziren bilkura horretan: LLL-TRANSVERSALIS (70 zerbitzu), ORIENTAMAP txostena (zerbitzuen deskribapena) eta hurrengo jarduerak garatzeko lan-prospektiba. Gainera, LLL-TRANSVERSALISek eta Zaragozako Unibertsitateak sinergiak areagotu dituzte mugaz haraindiko espazioan POCTEFAko beste bi proiekturekin elkarlanerako modu berriak sortuz: PyireneFP eta Trampoline, hain zuzen.
Mugaz haraindiko goi mailako hezkuntza dualarentzako gida
LLL-TRANSVERSALIS proiektuaren taldea gida bat ari da prestatzen unibertsitateei Pirinioen bi aldeetan partekatuko diren prestakuntza dualak sortzen laguntzeko. Europan eta Andorran prestakuntza dualaren egungo egoeraren inguruko hausnarketen eta ikerketen emaitza da. Ikerketa horien lehenengo emaitzek mugaz haraindiko ikasketa dual horretan sartzeko gazteen zein enpresen motibazioak aztertu eta haiekin loturak jakinarazteko beharra nabarmentzen dute.
Lleidako Unibertsitatearen LLL-TRANSVERSALIK proiektuaren arduradunek unibertsitateko prestakuntza dualaren grafikoak onesten dituzte
Lleidako Unibertsitatea unibertsitateko prestakuntza dualeko prozesuan parte hartzen duten eragileen profilak egokitzeko dihardu lanean. Hala, Lleidako Unibertsitatearen helburua hurrengoen heziketa ibilbidea zehazteko esparru teorikoa eta praktikoa ezartzea da: enpresa tutore eta tutore akademiko gisa jarduten dutenak; kudeatzaileak, zeinak administrazio-arloaz eta enpresa sarearekin kontaktuan jartzeaz arduratzen diren; koordinatzaileak, zeinak ikasketa-prozesuaz arduratzen diren, eta unibertsitateko irakasleak. Prestakuntzako lehenengo saioa 2020ko urtarrilean irekiko da.
EBBko Frantziako eredua, paregabea Europa mailan
Frantziako EBB (esperientziarekin barneratutako jakintzaren baliozkotzea) prestakuntza maila guztiak hartzen dituen eta titulazio osoa baliozkotzeko aukera ematen duen gailua da. Europa mailan, gailu baliokideak, sarri, lanbide heziketara mugatzen dira edo heziketan murrizketak eta salbuespenak baino ez dute ematen. Frantziako beste berariazkotasun bat hautagaien laguntza da, zeina oso balorazio ona izan duen bai EBBko profesionalen aldetik bai haien hautagaien aldetik. Frantziako EBB beste herrialde batzuetara eramateko esperimentazioa beharrezkoa da. Mugaz haraindiko epaimahaiak eratzea aukera aparta izango da bazkideentzat.
Laguntza pedagogikoa prestakuntza dualean: tutore akademikoa”
2019ko martxoaren 14an, LLL-TRANSVERSALIS Perpiñan Via Domitia Unibertsitatearen Laguntza Pedagogikoko Zentroarekin elkarlanean Christine Poplimontek, Hezkuntza Zientzietan katedraduna, zuzendutako hitzaldia eskaini zuen, tutore akademikoaren betekizunaren inguruan, bera baita prestakuntza dualean ikaslearen laguntzaile pedagogikoa, Lleidako Unibertsitateko kideen aurrean, prestakuntza dualaren garapenaren eragileen profesionalizazioaren erantzuleak, hain zuzen ere. Hitzaldi horretan prestakuntza dualaren oinarriak, antolaketa eta berariazkotasunak aurkeztu zituen, eta prestakuntza dualaren tresna pedagogikoak aztertzeaz gain, prestatzailearen irudia ere aztertu zuen.