Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren inaugurazio ekitaldia
UPV/EHUra atxikitutako IMHko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra-ren lehen promozioak irailaren 21an izango du aurkezpen saioa arratsaldeko 14:00etan. Amaieran, arratsaldeko 17:00etan, Inaugurazio ekitaldia egingo dugu eta bertan parte hartuko dute Elgoibarko alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen sailak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza eta baita masterra gauzatzen lagundu duten instituzio, erakunde, enpresa eta enpresa parte hartzaileak. (ikusi azpian egitaraua)
IMH erreferentziazko prestakuntza- eta frogaketa-zentroa da fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren esparruan. Produkzio-industrian beharrezkoak diren gaitasun teknikoen ikasketa-kurba bizkortzen laguntzen du. Unibertsitate-master berri honek duela 20 urte Berrikuntzako Ingeniaritza Dualaren graduarekin hasitako goi-mailako unibertsitate-ikasketen ibilbidea osatzen du.
Masterraren programa puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute, eta irakatsi egiten dituzte. Gainera, zenbait erakundetako irakasle eta profesional ospetsuek —eta euren ezagutza arloetan aitzindariek— ere hartu dute parte. Hauek guztien ordezkariak izango ditugu ekitaldian.
Digital Manufacturing Unibertsitate Masterraren xehetasunak...
Bertaratzeak baieztatzeko: imh@imh.eus - 943744132 - (Susana Mancisidor)
Digital Manufacturing unibertsitate masterreko inaugurazio ekitaldiko egitaraua. 1. promozioa
2018ko irailak 21 - 17:00-18:00 - Diseinuko gune berriak. IMHko eraikin nagusian.
Xabier Ortueta, IMHko Presidentea eta AFM Clusterreko Zuzendari Orokorra.
Josu Sangroniz, UPV/EHUko Posgraduen Zuzendaria.
Mikel Niño, Head of Industry 4.0 Strategy, TECNALIA.
Jon Kepa Gerrikagoitia, IKT eta Automatizazio Kudeatzailea, IK4-IDEKO.
Patxi Samaniego, Berrikuntza zuzendaria, ETXE-TAR TALDEA.
Garikoitz Agote, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria.
Miren Artaraz, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.
Argazkiak eta aperitiboa
Agintari-enpresa. Ikasleak