Euskal ikasleek sei domina lortu dituzte SpainSkills2017 Lanbide Heziketako olinpiadetan
Martxoaren lehen astean ospatu da SpainSkills2017 Madrilen eta bertan izan da Lanbide Heziketako Euskal Selekzioa 17 ikaslerekin. Guztira 6 domina lortu dituzte, urrezkoak CAD diseinu industriala, ebanisteria eta zurgintzan; zilarrezkoa estetikan, eta brontzezko hiru mekatronikan eta industria kontrolean.
Euskadiko Selekzioarekin IMHren aldetik Eneko Barkinek parte hartu du, 2016an Euskoskills-etan lehen postuan sailkatu zen Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko heziketa zikloko ikasleak, alegia. Madrilen CNC Tornu eta Fresatzeko probetan parte hartu du, piezak programatu eta exekutatzen. Proba guztiak amaitzea lortu zuen eta dominarik eskuratu ez badu ere, zalantzarik gabe oso esperientzia ona izan da berarentzat.
Eneko abendutik hona arratsaldero ibili da IMHko lantegian Igor Larrañagarekin makinen erabileran ikasi eta ikasi, eta eginkizun honetan ezagutza eta praktikotasun handia bereganatu du. SpainSkills 2017 lehiaketan bera bezalako hainbat gazte ezagutzeko aukera izan du, bai Euskal selekziokoak eta baita beste erkidegoetakoak ere. Zorionak beraz parte hartzaileei eta Txapeldueni bereziki, urrian 2017 Abu Dhabin WorldSkills lehiaketan parte hartzea zaingo baita hurrengo urratsa.