2015eko 1. seihileko ikastaroen programazioa

2014/12/23 10:25:00 GMT+1
Langile eta langabeentzako 2015eko urtarrila-uztaila arteko ikastaroen katalogoa

Katalogo osoa deskargatu (pdf)

2015eko sei hilabete honetako programazioan aurki daiteke:

- Lanean diharduten langileentzat lehenetsitako prestakuntza

Profesionaltasun Ziurtagirirei atxikitutako ikastaroak.  LANBIDE-HOBETUZek subentzionatuta eta EAEko langile eta langabeentzat. Prestakuntza honen bidez titulu ofiziala lor daiteke.

- Prestakuntza irekia

Langile eta langabeentzako subentziorik gabeko ikastaroak dira. Enpresek Gizarte Segurantzako kuotetan prestakuntza hau hobaritzeko eskubidea dute. Prestakuntza bidezko HOBARIen inguruko Informazio gehiago..

- Langabe dauden langileentzat lehenetsitako prestakuntza

Lana prestakuntzarekin bateratu dezaketen langile eta langabeen birkualifikazio eta birziklaia dute helburu, pertsona hauen laneratzea eta lan-mugikortasuna errazteko.

Langabezian dauden langileentzako ikastaroei buruzko informazio gehiago..

 

BERRITASUNAK

IMH eta SIEMENSen arteko hitzarmenari esker Siemensen partner prestatzaile gara, zerbitzu teknologiko eta prestakuntza elkarrekin garatu ahal izateko.

Hitzarmenak Fabrikazio arloko eskaintza osatzen dugu, CNC SIEMENS ikastaro gehiago eskainiz, eta ikastaro hauetan SIEMENSek ematen duen diploma emanik.

Pertsonen kudeaketaren arloan, "garapen pertsonal-profesionalaren tailerrak" hilero emango dira. Tailerretan ikastaroetan emandako edukiak esperimentatuko dira.

Ziurtagiri profesionalen atalean ikastaroen eskaintza handitu dugu, ABIADURA HANDIKO ETA ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIO BIDEZKO FABRIKAZIOaren prestakuntza unitatea gehituz.

Hemen aurkeztutako ikastaroen plangintzan interesatzen zaizun formaziorik ez baduzu aurkitzen, jar zaitez gurekin harremanetan (943744132 telefonoan, imhformazioa[abildua]imh.es).

Ikastaroentan izena emateko, izen-emate fitxa bidal iezaguzu, NANaren fotokopiarekin eta nominaren lerroburuarekin imhformazioa[abildua]imh.es postara edo 943744153 fax zenbakira.

Izen-emate fitxaren hiru formatuak hemen dituzu, aukera ezazu ongi datorkizuna.