Ikasturte berria Euskadin: Lanbide Heziketak %8,5 gora egin du eta D ereduak ere, %12,5an
Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du: 2013-2014 ikasturtean baino %8,5 gehiago. 34.104 ikaslek hautatu dute aurten Euskadin eskaintzen diren 107 heziketa-zikloetakoren bat ikastea. Gainera, horietatik 410 ikaslek parte hartuko dute ikasturte honetan Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualean. Aurreko urtearekiko %72ko igoera esan nahi du kopuru horrek. Formazio dual honetan –ikastetxeetan eta enpresetan jasotzen du ikasleak formazioa- parte hartuko duten enpresen kopurua ere handitu egin da. 326 enpresa izango dira orotara aurten, joan zen ikasturtean baino %85 gehiago.
D ereduaren igoera Lanbide Heziketan izan da bereziki nabarmentzekoa. Matrikula datuak eskuan ditugula, %12,5eko igoera ikus daiteke aurten Lanbide Heziketako zikloren bat euskaraz burutuko duten neska-mutilen artean, iazkoarekiko alderatuta.
Informazio iturria: www.irekia.euskadi.net