Zeikasikot? Elgoibarko gazteak lanbide heziketara eta unibertsitatera gerturatzen!
Elgoibarko Udalarekin elkarlanean edizio berria antolatu dugu industriari lotutako bokazioak sustatzeko helburuarekin.
Urriko azken astean IMH Campuseko eta Mekako eskaintza ezagutzera etorri dira Arreiturre Institutuko eta Elgoibar Ikastolako DBH3ko 170 ikasle.
IMHren kasuan, fabrikazio prozesua ezagutzeko jolasak egin dituzte. Heziketa Zikloetako eta Ingeniaritza Graduko ikasleekin ere elkartu dira, eta beraien esperientzia eta bizipenak ezagutzeko aukera izan dute.
Ekimen honen bidez, eta STEAM bokazioak sustatzeko helburuarekin, gazteek beraien etorkizuna Elgoibarko industrian kokatzeko izan ditzaketen aukerak ikustarazi nahi dugu, bereziki neskei, haientzat ere etorkizun eragarkarri eta egokia izan daitekeela irudikatuz.