SIEMENS OPERATE Fresatzeko makina: pieza eta erreminta neurtzeko zikloak
- Iraupena
- 14 ordu
Nori zuzenduta
- Ekoizpen-, muntaketa- eta mantentze-arloko langileak, Siemens operatearen kontrolerako neurketa-zundak modu azkar eta errazean erabiltzeari eta programatzeari buruzko ezagutzak eskuratu behar dituztenak, menu autoargigarriekin eta modu grafikoan.
Helburuak
- Zundak erremintak neurtzeko erabiltzea.
- Zundak piezak neurtzeko erabiltzea.
- Neurketa-zundarako CNC programak egitea.
Edukiak
- Zunda motak.
- Zundak kalibratzea.
- Zunda eskuz erabiltzea.
- Haztapen-zikloak programatzea.
- Zunda bidezko haztapenaren bidez zero-piezak definitzea.
Aurrez jakin beharrekoak
- Fresatzeko prozesuetan, oro har, oinarrizko ezagutzak edo lan-esperientzia izatea.
- CNC programazioaren oinarrizko ezagutzak.
- Fabrikazio-planoen interpretazioko oinarrizko ezagutzak.