CAM NX (2 1/2 + 3 ardatz fresatzeko makina) (Gela birtuala)
- Iraupena
- 40 ordu
Nori zuzenduta
Helburuak
Pieza baten fabrikazio-prozesua analizatzeko eta egiteko, hiru atal hauek erlazionatuz; zenbakizko kontrola (CNC), ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) eta ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM).
Fabrikazio mekanikoaren bidezko produktuak lortzeko, ordenagailu bidezko zenbakizko kontroleko (CNC) programak landu, fabrikazio edo informazio teknikoko prozesuetatik edo produktuaren informazio grafikoa duen fitxategi informatiko batetik abiatuz.
Edukiak
Fabrikazio-prozesua definitzeko geometriaren, neurrien eta gutxieneko erradioen azterketa.
Landugabeko hainbat formatatik abiatuz (zilindroa, paralelepipedoa, prisma, forja, burdinurtua...) pieza bat arbastatu, eta hondakinak arbastatu.
Akabera-estrategiak: geometriaren arabera akaberarik egokiena zein den definitu, eta hura hautatu.
Talkak egiaztatu
Post-tratamendua, hainbat kontroletarako CNCko programa sortu.
Aurrez jakin beharrekoak
Fresatzeko makinetako mekanizatze prozesuen ezagupenak. Ikasleek Interneterako konexioa duen ekipo informatikoa eduki beharko dute. Parte-hartzaileek NX CAM lizentzia eskuratu ahal izango dute ikasturtean zehar