IMH Sariak 22. edizioa (2024)

2024ko ekainaren 13an ospatu dugu Lanbide Heziketako Graduazio ekitaldia eta harekin batera  22. IMH SARIAK banatu ditugu.

Ikasle ohi aipagarria

Ibilbide profesional eredugarriagatik. Ekintzailetza, ausardia eta ahalegina balioak bereiztu ditugu aurtengoan.

Arturo Andrade eskultorearen Elgoibarko arkuaren eskultura eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua bi lagunentzat jaso du. Alaitz Bastida IMH LHIIko zuzendariak eman dio saria.

Aitor Alberdi Arriola

Elgoibartarra (1994), egun SALLOBENTE TORNEADOS (Elgoibar) enpresako jabea.

Batxilergotik etorri zen IMHra Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko goi mailako heziketa zikloa ikastera.

Fabrikazioko ikasketen bigarren urtean enpresa praktikak egin ondoren, lau aurtez mekanizazio munduko enpresetan jardun zuen lanean esperientzia nabarmena lortuz. Tarte horretan hazi zitzaion bere kabuz lanean hasteko gogoa. Familian bazuen negozio propioaren adibidea eta Aitorrek ere bere burua gai ikusi zuen pausoa emateko.

Beraz, egin beharrekoak prestatu eta, duela sei urte ibilbide berriari ekin zion: SALLOBENTE TORNEADOS sortu zuen, AFMEC taldeko partaide izanik. Doitasunezko torneaketa konbentzionalean espezializatu da eta plano edo laginean lan egiten du: mota guztietako hariak, konoak, gorputz gutxiko piezak, multzo doituak, pieza karratuen torneaketa, eta abar.

Ikasleentzako bere aholkuak izan dira pazientzia izatea, gogoa ipintzea, eta gustoko duzun horretan jardutea.

Bere istorioak erakutsi digunez, arrakasta ez da beti notetan neurtzen. Batzuetan, benetako balioa gure ekintzetan eta gure komunitatean egiten dugun inpaktuan dago.

Ikasle aipagarria, espezializazioan

Haitz Arrastia Otegi tuterarra izan da aurtengo lanbide heziketako espezializazioko ikasle aipagarria. IMHn espezializazioa egin aurretik Tuteran ikasi zuen Produkzioaren Programazioa. Gure Fabrikazio Aditiboko espezializazioaren enpresa-praktikak MAUSAN egin ditu eta orain lan munduan hasteko asmoa du.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle aipagarria, goi mailan

Iker Zubiaurre Iriondo elgoibartarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Mekatronika Industriala ikasi du, praktikak Polonian egin ditu Erasmus+ programaren bidez, eta ingeniaritza ikasten jarraitzeko asmoa du.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle aipagarria, erdi mailan

Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Aiara Azcune Corta azpeitiarra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mekanizazioa ikasi du, enpresa-praktikak Eika Automation-en, goi-mailako Fabrikazioko zikloa egin ala lanean jarraitzeko erabakia hartzeko dago.

Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.

Ikasle elgoibartar aipagarria

Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria, goi-mailako espediente onenaren saria eskuratu duen ikasle berbera da: Iker Zubiaurre Iriondo.

Diploma eta, Alkatearen eskutik, Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du.

 

 

 

Enpresako jarraipen koaderno aipagarria

Lantokiko prestakuntza edo eredu dualean ikasleak enpresan garatzen duten jarduerari buruz egindako deskribapen-txosten onena saritu nahi izan dugu aurten.

Erdi mailan Mekanizazioko Imanol Iciar Lazkano goi mailan Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Aitor Escartín Lopetegui izan dira sarituak.

Diploma eta bakoitzak 100 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso dituzte opari.

 

 

Talde-lanaren balioaren saria

Aurten ere, KORTA enpresak babestua, talde-lan aipagarria garatu duten ikasle taldeei aitortza egin nahi izan dugu, elkarrekin helburu komuna lortzeko garatutako konpromisoagatik.

Talde bakoitzari Diploma eta 100€ko poltsaren oparia eman zaio. Andima Laskurain KORTA S.A.ko gerentea izan dugu gurekin saria banatzen.

Mekanizazioa, erdi maila

  • Aiara Azcune
  • Joanes Larrañaga
  • Jose Miguel Tejada
  • Gorka Irisarri

Lan mantetze elektromekanikoa, erdi maila

  • Lander Galarza
  • Markel Lizaso
  • Reda Salhi
  • Aritz Azcue

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, goi maila

  • Oier Galindo
  • Manex Brun

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, goi maila

  • Iker Beristain
  • Aitor Calvo
  • Markel Villa

Mekatronika Industriala, goi maila

  • Haritz Ibarloza
  • Jon Maiztegui
  • Danel Martin

Fabrikazio Aditiboa, lanbide heziketako espezializazio kurtsoa

  • Itziar Carmona
  • Izaro Etxabe
  • Haitz Arrastia
  • Antton Izagirre

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak biziki eskertu nahi du 22 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!

 

 

Enpresa babesleak

DANOBATGROUP, ECENARRO, HOFFMANN GROUP, KORTA S.A., SMW AUTOBLOK IBÉRICA

Enpresa kolaboratzaileak: