Taldeak: Ondo ibiltzeko gomendioak

Zer egin behar dugu talde bat ondo ibiltzeko?

  • Taldekide batzuek ia ez dute taldea jarraitzen. Ondo egongo litzateke administratzaile batek taldekide guztiei noizbehinka mezu bat bidaltzea (taldean gertatzen ari denaren laburpen txiki batekin). Horrela taldearekiko interesa daukan jendeak taldea bisitatu eta parte hartu egingo du.
  • Kasu honetan, gure herriko kirol talde orokor bat sortu dugu, eta kirol-denda baten jabeak gara. Noizbehinka dendari buruzko informazioa sar dezakegu, baita erabiltzaileei galderak bidali eta talde hau bezero gehiago lortzeko erabili ere. Hori bai, ABUSATU GABE egin behar dugu, kontuan eduki behar dugu informazio horrek erabiltzaileentzat egokia izan behar duela.
  • Zirikatu jendea parte hartzeko, saiatu antzematen aktibo diren taldekide batzuk eta taldearen jarduera iraunarazteko motibatu. Talde administratzaile bat baino gehiago lortu.
  • Hitzorduak sortuz gero, jendea erakarri eta parte-hartze handiagoa lor dezakegu: hitzaldi laburrak, emanaldiak, irteerak,...

Demagun hurrengo hitzordua sortuta daukagula, eta Iñakik (taldekidea da) ikusten duela (taldeari bisita bat egin diolako edota hitzordua sortu dugunean gonbidatu dugulako).

Eventos

Gertakari honetarako erantzuna atalean klik egiten badu

Eventos

eta joango dela jartzen badu, orduan Iñakiren lagun guztiek (nahiz-eta taldekideak ez izan) ikusiko dute hitzordura joan behar duela. Eta batzuk sartuko dira ikustera zer den, eta jende gehiago lortuko genuke (biralitatea).Eventos