Hobetuzek 2014ko Deialdiaren argitalpena iragarri du

2014/07/28 08:30:00 GMT+1
Aurreikusita dago hilaren amaiera aldera edo abuztuko lehen egunetan enpresentzako eta eskaintzarako 2014ko Etengabeko Prestakuntzarako laguntzen bi deialdiak EHAAn argitaratzea.

HOBETUZek Deialdien behin-behineko aurkezpen jardunaldia egin zuen uztailaren 23an.

 

Enpresen deialdia:

EAEko enpresek programatutako Prestakuntza Estrategikoko ekintzak garatzeko laguntzak, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko.

Laguntza hauek eredu estatalaren prestakuntza bidezko hobarien osagarriak dira. Enpresa eskatzaileek ekitaldirako duten kreditua agortu beharko dute estatuko hobari sisteman. Egingo ez balitz erabili gabeko kredito kopurua deskontatuko litzake azken subentziotik.

DATA GAKOAK:

  • Eskaeraren aurkezpena: 2014/09/19. Prestakuntza gauzatu 2014/01/01etik 2015/06/30 arte.
  • Justifikazio memoria aurkezteko epea: 2015/09/15

 

IMHk enpresen esku jartzen du ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZAko lantaldeak garatutako esperientzia eta metodologia, enpresaren Prestakuntza Plana laguntza hauetan gauzatu, aurkeztu eta kudeatzeko.

Eskaintza Deialdia:

EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia. Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.

Bi ekintza lerroekin:

  • Profesionaltasun Ziurtagiriekin lotutako prestakuntza
  • Eskaintza bidezko Prestakuntza

 

IMHk dagoeneko 2014ko bigarren sei hileko ikastaroen programazioa karelatu du eta deialdi honetara aurkeztuko da. Ikusi ikastaroen programazioa.