Azken plazak langabeentzako CAM, ABIADURA HANDIA eta ELEKTROMEKANIKA MANTENUA ikastaroetan
2016/10/26 23:00:00 GMT+1
CAMen kasuan MEKANIZATUAN esperientzia izatea nahikoa da. ABIADURA HANDIrako goi-zikloa edo ingeniari perfilduna izan behar da.
- INFORMAZIO, IZEN EMATE eta HARREMANETARAKO: 943 74 82 70 edo 943 74 41 32 (telefonoan Nora) nora[abildua]imh.eus edo sartu hemen
Dagoeneko 3 ikastaro ditugu martxan. Orain aukera duzu honako hauetan AZKEN PLAZAK hartzeko:
- Abiadura haundiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa (590 ordu). HASIERA: AZAROAK 17
- CAM mekanizatuan teknikaria (220 ordu), HASIERA: AZAROAK 21
- Elektromekanika mantenuan teknikaria (400 ordu). HASIERA: AZAROAK 28
Ikastaro hauen bidez lana aurkitzeko aukerak handiak dira. Iazko emaitzak ikusita, eta industrian eskaerak gora doazela jakinik eta iazko emaitzak ikusita, langabezian bazaude benetan interesgarria izan daiteke zure etorkizuna bideratzeko.
Bestalde, enpresek ere ikastaro hauen bidez aukera aparta dute kualifikazio egokidun langilea aukeratzeko, ikaslea praktiketan hartu eta ezagutu ahal izango duzu, zure lanpostuen beharrei erantzun ahal izateko.