IMHk Nafarroako Lanbide heziketa berriaren ikerketan parte hartu du
Ekainaren 22a Iruñako platenarioan "Nafarroako Lanbide Heziketa. Lanbide Heziketa Dualaren erronka eta Zentroaren eredu berri baterantz" Ikerketa aurkeztu zen. Ikerketa Mikel Navarrok Orkestrako zuzendari seniorrak zuzendu du eta IMH elkarlanean aritu da.
Orkestraren ekarpena izaera akademikodun ezagutza izan da, nagusiki eskualdeko sistemen berrikuntzan eta hauen baitan ezagutzaren azpiegituretan espezializatua. IMHren ekarpena izan da Lanbide Heziketa munduko ezagutza aplikatua, eta bereziki LH Dualaren eta LH ikastetxeetako tradizionalak ez diren beste funtzio batzuen garapenarena; kontuan izanik azken hauetan IMH estatuko kasu aurreratuenetakoa dela.
Ikerketak badu beste aurrerakirik: “Gaztela-Leongo espezializazio produktiboarekiko Lanbide Heziketaren erronkak eta aukerak". Eta ondorengorik ere, egun Errioxan beste bat garatzen ari baita.
Deskargatu hemen Nafarroako Lanbide Heziketa. Lanbide Heziketa Dualaren erronka eta Zentroaren eredu berri baterantz ikerketa...
Gaiaren inguruko albisteak: