Aurten ere Los Boscoseko ikasleek CNC irteera egin dute IMH Campusera

2022/06/24 11:25:00 GMT+1
Ekainaren 22tik 24ra CNC makinei buruzko ikastaro bat jaso dute Logroñoko zentroko ikasleek.

Aurten ere IMH Campusek Logroñoko Los Boscos Salesianoko ikasleak hartu ditu. Hamar bat ikaslek 22 orduko ikastaroa egiteko aukera izan dute CNC fresatzeko makinak prestatzen, programatzen eta mekanizatzen.

Jardunaldien helburua Mekanizazioko Erdi Mailako ikasturtean garatu dituzten ezagutzetan sakontzea da. Alfredo Jalón (Los Boscos) eta Joseba Astorkiza (IMH Campus) irakasleen laguntzarekin egin dute formakuntza.

Horrez gain, Makina Erremintaren Museoa, eta IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboko Gunean eta Berrikuntza Gunea bisitatzeko aukera izan dute. Ohore handia da IMHrentzat gure ikasleengan konfiantza jartzen duten ikastetxeekin elkarlanean aritzea.


AURREKO ALBISTEAK:

 

Aurten ere gurera etorri dira Los Boscos Salesiar ikastetxeko ikasleak

CNC makinen ikastaroa jaso dute ekainaren 25etik 28ra bitartean.

2019/06/28

 

Hirugarren urtea da Logroñoko Los Boscos Salesiar ikastetxeak IMH bisitatzen duela. Hamar ikaslek CNC fresatzeko makinen prestakuntza, programazio eta mekanizazioan sakontzeko 22 orduko ikastaroa jaso dute.

Ikastaroaren helburua Mekanizazioko Erdi Mailako heziketa zikloan urtean zehar garatu duten ezagutza zabaltzea da. Los Boscoseko Alfredo Jalón eta IMHko Joseba Astorkiza eta Cesar Monforte irakasleak aldamenean izan dituzte jarraibideak emateko.

Horrez gain, gure museoa zein instalazioak ezagutzeko aukera ere izango dute. IMHrentzat ohore handia da ikasleen formakuntzarako gure zentroarengan konfiantza jartzen duten ikastetxeekin elkarlana sustatzea.

Salesianos Los Boscos ikastetxearen web orria: http://salesianoslosboscos.com/

 

Argazki galeria ikusi:

 

 

 

Salesianos Los Boscos ikasleentzat kurtso amaierako formazio berezia

Beste urte batez Logroñoko Salesianos Los Boscos-tik IMHra etorri dira, ikasturte amaierako prestakuntza ikastaro trinko bat egitera, urtean zehar bere ikastetxean ikasitakoaren errefortzu gisa.

2018-06-29

IMHk formakuntza ikastetxeei haien ikasle edo irakasleen beharretara egokitutako ikastaro tekniko-praktikoak eskaintzen dizkie.

Helburu honekin Errioxako Logroñoko Los Boscos Salerriar ikastetxeak izan ditugu aste osoan zehar. Joseba Astorkiza IMHko irakasleak erabateko prestakuntza praktikoa eman die 10 ikaslez osatutako ikasleei, IMHko lantegiko CNC makina didaktiko eta produkziokoetan programatu, prestatu eta mekanizatuz.

Aipatzekoa da ikasle parte hartzaileen interesa eta Alfredo Jalón beraien tutorearen inplikazio handia.  Bejondaizuela eta uda-oporraldia gozatu!

 

CNC Makinen ikastaroa Logroñoko Los Boscos Salesiar ikasleentzat

Mekanizazioko erdi mailako heziketa zikloko ikasleek hiru egunetako ikastaro trinkoa egiten dihardute IMHn.

2017-06-28

CNC FRESATZEKO MAKINEN PRESTAKETA ETA MEKANIZAZIOA ikastaroa egitea etorri dira, Logroño-ko Los Boscos Salesiar ikastetxetik, guztira 3 egunetan 24 orduz. Mekanizazioko erdi-mailako 11 ikasle dira eta arduratsu ari direla ikasten, Cesar Monforte irakaslearekin klaseak bete betean baliatuz.

Atzo teorikoa izan zuten eta gaur dagoeneko makinetan hasi dira lantegian. Bihar mekanizatu egingo dute. Aupa mutilak!

Informazio gehiago Salesianos Los Boscos ikastetxeak argitaratutako albistean: