IMH Euskaraldiarekin bat

2018/11/06 00:00:00 GMT+1
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egun euskaraz

Euskaraldia

IMHk bat egin du Elgoibarren eta Euskal Herri osoan egingo den EUSKARALDIA ariketa sozialarekin. Hortaz, IMH-ko irakasle, langile eta ikasleak animatu nahi zaituztegu EUSKARALDIA ariketan izena eman eta parte hartzera. Baldintza minimoak: 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea.

IMHko 74 lankidek eman dugu parte hartzeko izena: 60 ahobizi eta 14 belarriprest (30 emakume eta 44 gizonezko).
  • AHOBIZI: "euskaraz ulertzen dutenei euskaraz bakarrik egingo diet hamaika egun horietan, eta ezezagunei ere euskaraz egingo diet lehen hitza, ulertzen duten ala ez ikusi arte".
  • BELARRIPREST:  "euskaraz berba egiteko gauza direnei, niri euskaraz berba egiteko eskatuko diet, euskara ulertzen dudala azalduz".


INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: https://euskaraldia.eus/

EUSKARALDIA zer den ikusi eta ulertzeko BIDEOA: