Mantzentze elektromekanikoko ikasleen erronken aurkezpena
IMHn 2006an hasi ginen erronken bidez irakasten eta azken urteetan heziketa zikloetako espezializazio guztietan ezarrita dago erronken bidezko ikasketa (ETHAZI programa).
Mantentze Elektromekanikoko erdi-mailako ikasleen aurtengo erronka:
Mantenu Elektromekanikoko 2. mailako ikasleek urtean zehar landutako erronka aurkeztu zuten pasa den ostiralean.
Ikasleei ikasturte hasieran planteatu zitzaien erronkan, IMH-rentzat Zelula Robotizatu Malgua egingo zuen enpresa bat sortu eta zelula hori IMH-n martxan jartzea eskatu zitzaien.
Eskatutako zelularen betebeharra, aurrez mekanizatutako pieza zilindrikoei modu automatikoan azken akabera ematea zen. (lehunketa prozesua)
Honetarako, mekanizazio postu bat fabrikatu eta muntatu behar izan dute eta aldi berean prozesu osoa automatizatu, Robota eta PLC-a erabiliz.
Erronkaren berezitasunetako bat:
Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko eta Mantentze Elektromekanikoko ikasleen elkarlana izan da, mekanizazio postuaren diseinua Diseinuko 2.mailako ikasleen ardura izan baita.
Horretarako elkarlanean aritu dira diseinu nahiz fabrikazio/muntaia faseetan.
Aurkezpen orokorra:
Erronken aurkezpenean Mantentze Elektromekanikoko 1. eta 2. mailako ikasleez gain, diseinuko ikasleak, ikasketa burua eta zuzendaria ere izan ziren gonbidatu gisa.
Erronken ostean ikasleekin feedbak-a egin zuten irakasleek taldez-talde.