Ingeniaritza Dualeko 3 ikaslek aipamen berezia jaso dute Ikerketa Zientifiko-Teknikoen proiektuetan
2015/07/29 23:00:00 GMT+1
Aitor Aginaga Casillas, Iker Altuna Elorriaga eta Ion Silvan Subiñasek beraien enpresetan landu duten proiektuen maila altua erakutsi dute.
Hiru ikasleak EHUn atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako lehen promoziokoak dira eta "Prozesu eta produktu berrikuntzan Ingeniaritza" Gradua ikasten dihardute IMHn.
Hirugarren mailan garatu behar izan duten Ikerketa Zientifiko Teknikoetan 9 puntutik gorako balorazioa jaso dute. Landu dituzten proiektuak izan dira:
- Aitor Aginaga Casillas - 20 osagai gutxiengo dosifikazio automatikodun sistemaren diseinua
- Iker Altuna Elorriaga - Lubrifikatzaile gabe diamantatu prozesuan jasandako deformazio termikoen konpentsazioa.
- Ion Silvan Subiñas - Diseinu prozesua hobetzeko metodologia garatu
Ikasten duten Sistema Dualean ikasleak enpresetako langileak izanik, 3. mailan egiten dituzten proiektu hauek enpresetako beharrei erantzuteko lantzen dituzte, enpresarekin adostuta, eta ondoren, graduaren azken urtean, proiektu industrialaren oinarritzat erabiltzen dituzte.