Ekonomia Gurean: Debabarreneko ekonomiari buruzko saioa

2017/04/24 23:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Aldundiak sustatutako saio honetan Debabarreko ekonomia gertutik ezagutzeko aukera izango dute nahi duten herritarrek apirilaren 27an, IMHn, goizeko 10.00-11.00 bitartean eta euskaraz.

 

BARREN astekariak eta Soraluzeko Pilpilean aldizkariak Ekonomia Gurean izeneko saioa antolatu dute datorren eguenerako, Tokikomekin eta IMHrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Debabarreneko ekonomiaz hitz egiteko jardunaldia izango da, eta gure bailarako ekonomia gertutik ezagutzen duten kideak izango dira hizlariak:

Tokiko garapena eta ekonomian aditua den Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Miren Estensoro; IMHko Zuzendari Kudeatzailea den Ixaka Egurbide eta Egile taldeko Josu Agirrezabala. Gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egingo dute, besteak beste. Mahai inguru formatoan izango da saioa. Elena Laka Topagunea-ko presidenteak egingo ditu aurkezle lanak, eta hizlariek haren galderak erantzun beharko dituzte.

Era berean, herritarrek protagonismo berezia izango dute saioan, “herritarrak izango baitira ohorezko jasotzaileak”. Ekonomia Gurean hitzaldian biltzen diren herritarrek gertutik ezagutu ahal izango dituzte ekonomia eta enpresa mundua, arlo horretan garrantzia handia izan duten eragileen eskutik. Zer gertatu den aztertuko dute, eta egoeraren irakurketa egingo dute, bailarako errealitatera egokituta.

Hizketaldia apirilaren 27an izango da, eguenean, IMHko Areto Nagusian, 10:00etatik 11:00etara. Interesa duten guztientzat saio irekia izango da.

Saioa grabatu egingo denez, Gipuzkoako telebista lokaletan ere zabalduko da, eta www.ekonomiagurean.eus webgunean ere ikusi ahal izango da.