Korrika Gaztea
www.barren.eus
Korrika Elgoibartik martxoaren 23an pasako zenez, martxoaren 23ko goizerako Korrika Gaztea antolatu genuen Mekak, Elgoibar BHI Institutuak eta IMHk elkarlanean. Goizeko 10.50etan hasi zen Albitxurin eta honako ibilbidea osatu genuen: Albitxuri, IMHko bidegurutzea, Mintxetako gaina, Institutua, kiroldegia eta Makina Erremintaren Museoa. Azkenik ikastetxeetako ikasle ordezkariek IMHko portxean adierazpen-bertsoak irakurri zituzten eta ondoren Agenda 21aren eskutik elikadura jasangarrian oinarritutako hamarretakoa eskaini zitzaien parte hartzaile guztiei.
Arratsaldean, 18.15etan Herri Eskola, Elgoibarko Institututua, Meka eta IMHk elkarrekin KORRIKA ofizialaren kilometroa egingo genuen Elgoibarko Plazatik (jai-alai) Murua gozotegiraino, JATA euskal eskola publikoaren festaren maskota gurekin zela.
Euskahaldun zaitez gurekin :-)