Erronka berria: ABB robotaren hesi automatizatua
2021/02/19 20:59:00 GMT+1
Praktiketara joan aurretik, Mantentze lan elektromekanikoko zikloetako ikasleek erronkaren aurkezpena egin dute.
Mantentze-lan Elektromekanikoko bigarren mailako erdi mailako heziketa zikloko ikasleek erronkaren aurkezpena egin dute aste honetan.
ABB robotaren lan eremuan segurtasun hesi automatizatua diseinatu, fabrikatu, muntatu eta instalatu dute, eta horrez gain produktua salduko duen enpresa antolatu dute.
Erronka horri esker, zikloaren modulu hauek landu dituzte:
- Laneko Prestakuntza eta Orientabidea eta Enpresa eta Ekimen sortzailea: Produktua salduko duen enpresa antolatu
- Muntaia eta Mantentze lan Mekanikoak: Estruktura diseinatu eta muntatu.
- Linea Automatizatuen Muntaia eta Mantentze lanak: Ate automatikoaren sistema elektrikoa muntatu eta programatu.
- Lotura eta Muntaia Teknikak: Hesia eusteko behar diren soldadura eta loturak egin.
Lan bikaina!