iMACHINE skillnet proiektuko emaitzak: Online prestakuntzarako plataforma digitala
iMACHINE skillnet proiektuaren emaitzen aurkezpena egin genuen IMH Campusen urriaren 25ean webinar bidez.
Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren esparruan orientaziorako eta ikaskuntzarako diseinatutako plataforma digital iraultzailea sortu dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin.
IMH Campus-en Online prestakuntza-plataforma berriari esker, ikasleek eta irakasleek edozein tokitatik konektatu ahal izango dute birtualki, kalitatezko irakaskuntza malgua eta sarbide errazekoa eskainiz. Plataformak, era berean, enpresentzako barne-prestakuntza nahiz banatzaileei eta azken bezeroei prestakuntza eskaintzea ahalbidetuko du.
Nola funtzionatzen du?
Prestakuntza egin nahi duenak ordenagailu batekin konektatu ahal izango du Internetera, software espezifikorik instalatu beharrik gabe.
Irakasleek urrutiko eskola emango dute zuzeneko gela birtual batean, bideokonferentzia-sistema bat eta beharrezko softwarea eta simulagailuak erabiliz.
Ikasleek, aurrez aurreko eskola batean bezala, kontzeptuak bereganatzen joango dira, zalantzak galdetu eta planteatutako praktika eginez.
Irakasleek denbora errealean erantzungo diete egiten zaizkien galderei, eta ikasleen ordenagailuaren kontrola ere hartuko dute beharrezkoa denean, praktika konpontzen laguntzeko.
- Ikaskuntza pertsonalizatuko plataforma bat garatzea, online prestakuntza hobetzeko tresna aurreratuekin hornitua dagoena.
- Fabrikazio aurreratuarekin eta digitalarekin lotutako lanbideetarako funtsezko gaitasunak identifikatzea, eta Euskadiko prestakuntzen jarraipen zehatza egitea.
- Metodologia bat sortzea, norbanakoek eta enpresek Fabrikazio Aurreratuarekin lotutako gaietan interes-eremuak identifikatu eta autogarapena sustatu ahal izan dezaten.
- E-learning plataforma berrian eduki estandarizatuak sortzeko estrategia definitzea, erabiltzailearen esperientzia hobetuz.
iMACHINE Skillnet beste urrats garrantzitsua da, Fabrikazio Aurreratuan eta Digitalean ikasteko eta lan egiteko modua aldatuko duena, eraldaketa digitalaren egungo beharrei erantzungo dio.